Igo
  • 2018/01/15

Galdakaok omenaldia eskani deutso Patricia Espinar Labian, eskupelotako munduko txapeldunari

Galdakaoko udalak, Koldo Goioaga Kirol Arloko zinegotziaren bitartez, omenaldi instituzionala egin deutso Patricia Espinar Labian kirolari galdakoztarrari. Izan be, joan dan azaroan, Kolonbian eskupelotako munduko txapelduna izan zan, bai banakakoan bai binakako kategorian.


Goioagak zorionak emon deutsoz Patricia Espinarri, lortu dauzen arrakastakaitik, hamar urte atzera be palan irabazita eta, azken urteotan, eskupelotan.


Patriciari laguntzen, bere ahiztak Vanessa eta Beatriz, gurasoak Manoli Labian eta Franciso Espinar eta bere lobak, Alba eta Oian egon dira.


Patrici Espinar munduko txapelduna izan zan orain dala hamar urte, Txilen, trinketeko munduko txapela jantzi ebanean. Kirol-ibilbide bikaina izan dau, lanagaz bateratu beharrez eta egoera fisikoa murriztu deutsien lesioak gaindituz, esaterako, bizkarreko lesioa 2017ko otsailean.


Aurtengoari begira, eta Kolonbian lortutako garaipenaren ondoren, mundu mailan antolatzen dan eskupelotako zirkuituan jarrita dauka arreta. Lehenengo hitzordua Londresen izango da.