Igo
  • 2018/02/01

Galdakao gazte bila dabil, Rabaten landa-lan barri batean parte hartu dagien datorren udan

Igaz onarpen ona izan ondoren, Argizat Eskaut Taldeak, Galdakaoko udalaren laguntzaz, aurten be Iparra-Hegoa kooperazio-proiektua martxan ipiniko dau, 18 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta. Proiektuak "iparra-hegoa" gaiari buruzko prestakuntza-saio batzuk ditu eta Rabaten landa-lan bategaz amaitzen da.


Horretarako, datorren astelehenean, otsailak 5, izena emoteko epea zabalduko da, otsailaren 23ra arte.


https://goo.gl/forms/LeNYqp5aOHO9eYv42


Otsailetik ekainera, Argizai Eskaut Taldeak 10 saio emongo dauz euskeraz, gai desbardinak landuz, eta uztailean Rabaten landa-lan batean parte hartzeko aukera izango dabe. Saioetan parte behar da nahitaezkoa da lan-lanean parte hartu ahal izateko). Parte-hartzaileen kopurua mugatua danez, inskripzio-epea amaitutakoan, Argizaik alkarrizketa batzuk egingo dauz baldintzak betetzen dabezanen artean.


Proiektuan parte hartu gura dabenek 300 euro ordainduko beharko dabe.