Igo
  • 2018/01/15

Galdakao bilketa pneumatikoa optimizatzen hasi da hondakin begetalentzako buzoi barriak ipiniz

Galdakaoko udala, Ingurumen Sailaren bitartez, zarama-bilketa pneumatikoa optimizatzen hasi da hondakin begetalentzako buzoi barriak ipiniz.


Horretarako, joan dan astean, zazpi zulo barri edo buzoi marroi ipini dira hondakin organikoak biltzeko. Hondakin-frakzio barrien bateria jakin batzukaz hornidu gura da.


Helburu beragaz, hondakin organikoentzat 14 buzoi marroi barri ipiniko dira, urdin 1 paper-kartoientzat eta 4 hori ontzi arinentzat. Kasu guztietan, aurretik egon diran erabilera eskaseko buzoietako bat aldatzen zan, barriak ipiniz eta bateriakaz zerbitzu osoagoa eskainiz. Aldaketa hau egin ahal izan da moldaerrazak diralako eta zarama-bilketa pneumatikoaren sistemak dituan aukerei esker.


Momentuz, 7 zulo organiko barri dira instalatu eta martxan dagozanak, ondoko helbideetan:


- Tximiolarregoikoa, 20


- Zuberoa, 3


- Bernart Etxepare,. 5


- Zamakoa, 9


- Zamakoa, 25


- Mugaburu eta Sollube arteko bidegurutzea


- Bilbo, 4


Azkenik, interesatu guztiei gogoratu behar deutsegu, inskribaturik ez badago eta buzoiak erabili gura badauz,, inkribatzea daukala eta materialak Esan Bulegoan jaso leizela, 8.00etatik 15:00etara.


Materialak ondokoak dira:


- Neurri txikiko kubo aireztatua


- Poltsa konpostagarriak, hondakinak botatzekoak.


- Buzoi marroiak edegitzeko txartela. Txartela aho-zuloaren eskuman dagoen irakurgailura hurreratu behar da, eta pilotua berde paretan danean tapa zabaldu eta poltsa barrura bora.


- Bota behar danari buruzko informazio-liburuxka