Igo
  • 2018/02/12

Galdakao Atletismo Taldeak zidarrezko hiru domina irabazi dauz Euskadiko kros Txapelketan eta Miren de Regil laugarren geratu da estadu mailako promesa kategorian

Beste aste batez, Galdakao Atletismo Taldeko ordezkariak emaitza onak izan dabez neguan egindako lan handiaren ondorioz.


Espainiako pista estalduko promesen txapelketa Salamankan jokatu zan eta Miren de Regilek aukera handiak eukazan pertika-jauzian. Aktiboan domina gehien daukan Galdakaoko atletak 3,61 metroko jauzia egin eban, 4. postu garrantzitsua lortuz. Gitxi barru Espaniako Txapelketa absolutua jokatuko da Valentzian eta bertan Miren de Regilek bere aukerak bailatuko ditu. Herriko itxaropena izango da beste behin.


Erkidegoko lehiaketara etorriz, joan dan asteburuan neguko kros hitzordu garratzitsuena izan zan: Euskadiko Txapelketa. Aurten Amurrion jokatu da, lupetzaz goraino beteta egoan "Reforreko zirkuitu" gogorrean.


Gure atletak txapeldunordeak izan dira hiru probatan: Maria Ruiz, Junior kategorian; Wogen Hoyos, Gazte kategorian; eta Mikel Roscales, Promesen kategorian.


Era berean, aitatzekoak dira, Jone Fuente eta Kerman Guarrotxena, biek lortutako 9. postua, Gazte kategorian eta Promesen kategorian, hurrenez hurren. Beste alde batetik, Idoia Alvarezek 11. postua lortu eban Junior kategorian; Maider Sancho 13. postua, Gazte kategorian; eta Julen Larruzea, Senior mailako gure erreferentziazko atletak, kategoria absolutuan, lortutako 19. postua.


Era berean, Unai Maeso be aitatu behar dogu, lesionatu arren, Gazte kategoriako 19. postuan sartu zalako.


Kolektiboki begiratuta, emakumezkoen gazte taldeak lortutako 5. postua nabarmendu behar dogu: Jone Fuente, Maider Sancho, Arantza Llodio eta Maider Urbieta.