Igo
  • 2017/07/28

Familia-aholkularitzaren eta nerabeen arretaren programak 60 adingaberekin egin zuen lan iaz

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzaren Sailaren familia-aholkularitzaren eta nerabeen arretaren programak 60 adingaberekin egin zuen lan iaz (2015ean baino hamar gehiagorekin).


Zerbitzu hori 2001ean jarri zen abian Galdakaon, eta honako hauei dago zuzenduta: bai gurasoei, bai nerabezarora iristear dauden edo jada nerabezaroan dauden seme-alabei (10-18 urte artekoak), komunitateko eragileek hala adierazten dietenean (heziketa-, gizarte- eta osasun-eragileek) edo haien kabuz joaten direnean.


Hala, arrisku-egoerak goiz hautematea da xedea, eta, horrez gain, nerabeekin harremanetan dauden baliabideak orientatu, aholkatu eta laguntzea, arrisku-faktoreak murrizteari edo desagerrarazteari begira, bai haien esku-hartzearen bidez, bai esparru horretan prestakuntza handiagoa eskainiz.


Artatutako biztanleriaren adinari dagokionez, nerabezaroko 13-16 urte bitarteko adingabeek jarraitzen dute nagusi izaten; Lehen Hezkuntzako adingabeen kasuek apur bat behera egin dute (% 30ean daude orain), eta 17-18 urte arteko adingabeen kasuek, aldiz, gora egin dute.


Artatutako problematikaren tipologiari dagokionez, gehien artatzen diren kasuistikak bi mota hauetakoak dira: bizi-gertakari larriak (adibidez, banaketak, doluak, galerak, eta abar) eta barneratutako sintomatologia (hala nola ondoeza, zailtasun emozionala, depresioa, eta abar). Gehien artatutako kasuistiketan hurrengoak portaera egokia izateko zailtasunak eta jarrera kontrolatzeko zailtasunak dira. Era berean, aurreko urteetan bezala, baina portzentaje txikiagoan, oraindik ere artatzen dira bai familiako gatazkak, bai berdinekin diren harremanetako gatazkak.