Igo
  • 2017/12/28

Esan bulegoan hainbat hobekuntza egin dira galdakarrentzako arreta errazteko

Esan bulegoak hainbat hobekuntza estreinatuko ditu aste honetan galdakarrentzako arreta errazteko eta 2015eko otsailean abiarazitako leihatila bakarreko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.


Hala, arreta publikorako bost lan-mahaiak birkokatu dira eta txartel bidezko txandakako kudeaketa-sistema bat ezarri da, erabiltzailea libre dagoen mahaira bideratuko duena.


Txandakako kudeatzaileak kudeaketa-softwarea, estatistika-modulua (eguneko, orduko, zerbitzuko eta lan-mahaiko itxaron-denboren txostenak osa daitezke) eta multimedia-modulua ditu (sistemari pantailak konektatu ahal izateko, eta txandakako kudeatzailea eta multimedia edukia bateragarriak izateko).


Hardware hau instalatu da:


. 7 hazbeteko ukipen-pantaila duen txartel-banatzailea; bezeroek menuko aukerak hautatzeko.


. Zutikako euskarria, bezeroak emandako logoak eta koloreak serigrafiatuta daudena.


. Android PC-a duen pantaila, txanda eta lan-mahaia bistaratzeaz gain, multimedia edukia ikusi ahal izango dena.


. Arreta emango den mahaia eta unean uneko txanda bistaratuko diren 4 karaktereko pantaila-irudia.


. Lan-mahaiaren serigrafia