Igo
  • 2017/12/28

Erabilera publikorako ireki da Usansoloko haurren jolastokia, estalkia jartzeko lanak behin amaituta

Aste honetan ireki da erabilera publikorako Usansoloko haurren jolastokia, estalkia jartzeko lanak behin amaituta. Galdakaon, beraz, jada lau haurren jolastoki estali daude; aipagai duguna, eta Urretakoa, Romualda Zuloaga plazakoa eta Agirre Lehendakaria plazakoa.


Zehazki, Usansolon metalezko egitura batean bermatutako estalkia jarri da. Kasu horretan, egitura kurbatu bat hautatu da, tarteko zutaberik ez duena. Gutxi gorabehera 240 metro koadro estali dira; hiru atari paralelo, elkarrengandik 6 metrora jarriak, eta horiekiko 45 graduko inklinazioa duen atari bat. Horiek 18x16 metroko oinplanoa duen trapezioa eratzen dute.