Igo
  • 2018/02/06

Erabide alkarteak “Emakumeen eskubideak” gaiari buruzko hitzaldi-eztabaida proposatzen dau otsailaren 16an, Isabel Quintana abokatua moderatzaile lanetan arituko da

XXV. urteurrenaren ospakizunagaz jarraitzeko, Erabide emakume alkarteak "Emakumeen eskubideak: lortutakoa eta zergaitik borrokan jarraituko behar dan" gaiari buruzko hitzaldi-eztabaida prestatu dau. Otsailaren 16an, barikua, 18:00etatik 20:00etara izango da, Torrezabal Kultur Etxean. Moderatzaile zereginetan Isabel Quintana arituko da.


Era berean, otsail honetan, Erabidek "Fenimismoaz hizketan" izeneko tailerra antolatu dau, feminismoa, emakumeek eta gizonek eskubide berberak izan behar dabezala defenditzen dauen ideologia gisa, ulertuta.


Dohako tailerra Torrezabal Kultur Etxean izango da, 4 saio izango ditu eta otsailaren 23an hasiko da, barikuz, 18:00etatik 20:00etara, eta martiaren 16an amaituko da. Aldez aurreko inskripzioa: 675708032 eta asociacionerabide@gmail.com.