Igo
  • 2017/11/17

Ekintzaile-sariak Ostalaritza Eskolari eta Andra Mari BHIri

Galdakaoko udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak ekintzaile-lehiaketako sariak banatu ziran joan dan eguenean, Ostalaritza Eskolako eta Andra Mari BHIko ikasleentzat.


Lehenengo saria, partekatua, Ostalaritza Eskolako Alvaro Andresentzat izan zan, tenperatura baxuan kozinatzeko makinagaitik (runner). Lehenengo sari hori partekatua izan zan Francisco Borja Isasigaz (Andra Mari BHI) ondokoagaitik:


a- URRATSBATek antolatutako enpresen MARKET PLACE ekintzara joateagaitik. Euskadiko lanbide heziketako ekintzailetzagaz lotuta dagoan ibilbide bat da, TKNIKAk kordinaturik.


b- BIEMH2018 makina-erremintaren Biurtekora joateagaitik.


Bigarren saria Iker Gomezentzat izan zan (Andra Mari BHI).


Lehiaketa Galdakaoko udalak planteatu eban, "ekintzailetza izan dalako, eta dalako, gure nortasunaren adierazleetako bat, persona askoren motibazioari esker, besteak beste, eremu horretan sare ekonomikoa sortu izan dauana", komentatu dau Iņigo Bilbao, Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.


Sari-banaketa ekitaldiko buru, Fernando Izagirre, Galdakaoko Jarduneko Alkatea izan zan.