Igo
  • 2017/09/13

“Danok Aurrera” alkarteak irabazi dau Galdakaoko Adinekoen Joko Tradizionalen X. Olinpiada

"Danok Aurrera" alkartea, 317 puntuz, izan da, eguazten honetan Adinekoen Joko Tradizionalen X. Olinpiadako irabazlea. Jente eta parte-hartzaile asko izan dira bertan, guztira zortzi alkarte lehiatuz.


Bigarrena, Usansoloko Etxea Anaitasuna Alkartea izan da (220,5 puntu).


Txema Larrazabal eta Begoña Ormaetxe zinegotziak izan dira sari banaketaz ardura diranak, kultura eta kirola uztatu dituen ekintzaren amaieran. Halako ekimena 2008an hasi zan Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak bultzaturik.


Ekintzan artean joko tradizional batzuk dagoz (Boloak, Toka, Uztaiak, Eraztun jaurtiketa bertikala, Hoyote eta Zazpi eta erdi), gehienez ordu biko iraupenaz, parte hartzea librea da eta Galdakaoko Adinekoen Zentroen arteko Txapelketarako tartea bilatzen da. aurreko edizinoetan lez, ekintza hau animatu dauen Ramón Astikak gogoratu dauenez: "Sólo ha hecho falta acudir y participar, pasarlo bien y optar así a algunos de los muchos premios que se han sorteado entre los participantes".


Udalak eskerrak emoten dauz boluntarioen inplikazinoagaitik, beste urte batez, jarduera hau burutzeko emon daben laguntzagaitik.


Sailkapena ondokoa izan da:


1. saria, 317 puntu: DANOK AURRERA


2. saria, 220,5: ETXEA ANAITASUNA


3. saria, 204,5 puntu: ELKARBIZI


4. saria, 143 puntu: RESIDENCIA USANSOLO


5. saria, 138 puntu: GURE ETXEA


6. saria, 135,5 puntu: LAGUN ARTEAN


7. saria, 74 puntu: ELKARTEA


8. saria, 28 puntu: IZARRA