Igo
  • 2017/09/12

Club Ibaizabaleko LF-2ko emakumezkoen ekipoak denporaldi barriari hasiera emongo deutso plantila eta zuzendaritza barriagaz

Club Ibaizabaleko emakumezkoen taldea LF-2an lehiatuko da barriro denporaldi honetan, barrikuntza sakonak egin ondoren: plantilla, teknikariak eta zuzendritza.


Ohikoz izaten danez, ekipoa Galdakaoko udaletxean aurkeztu da, Ibon Uribe alkatea buru dala, Koldo Goioaga Kirol zinegotziak lagunduta. Aurreko zuzendaritza-taldearen lana balioan jarri dabe eta zuzendaritza barriari suberterik onena opa deutsie, klubari zorionak emonaz, kirol-proiektu honen alde apostu egiten jarraitu eta gora begira pentsatzen dauelako, goi-mailako kategorietan lehiatzeko, harrobia eta prestakuntza albora itxi barik.


Igazko urteagaz alderatuta, ekipoak bajaren bat edo beste izan dau, nabarmenena harrobiko Ainara Ramascorena, abentura barri bati ekin deutsona, Adareba taldean fitxatuta. Ekipoko koloreak defenditzen jarraitzen dabe, Miren Agirregoikoa, Jone Azkue, Patricia Valiente eta Esther Blanco jokalariek


Aurpegi barriak be badira, ostera. Izan be, harrobiko Eider Elorriagak lehenengo ekiora jauzi egin dau eta fitxaketa barriak be egin dira, Peyton Ferris, María Barneda, María España, Marta Bueso, Ane Arrien eta Gracia Alonso.


Teknikoak eta Josu Mansoren Kirol Zuzendaritzapean, Josema Alcántarak jarraituko dau entrenatzaile gisa, Jon Núñezen laguntzaz. Sendagileen erantzukizuna Amaia Iturregi, Iker Zarraga eta Eduardo Mongilen esku izango da.


LF-2ko ekipoa aurkeztu ondoren, irailaren 17ari begira jarrita dagoz, IBAIZABAL S.T.ko neskek Euskal Koparen kanporaketa jokatuko dabelako Urretan, hurrengo astean, azken fasean izango diralako itxaropenagaz.