Igo
  • 2017/11/17

Bizkarrak 60 urte bete ditu arrozezko urunaz egindako lehenengo arroz-pastela aurkeztuz

Bizkarra okindegi-gozotegiak beste efemeride bat erantsi eban bere nabigazio-egunkarian. Izan be, joan dan eguenean, jendartean bere 60. urteurrena partekatu eban arrozezko urunaz egindako lehenengo arroz-pastela aurkeztuz, Luis Mari Bizkarrak zeremoniako maisu-lana eginez, Eduardo semeagaz batera, Usansolon dagoan familiako enpresaren historia nabarmentzen zan ekitaldian.


"Hemenik aurrera, ez dogu azaldu beharrik izango arroz-pastela zergaitik ez dagoan arrozez egina", baieztatu eban, Eduardo Bizkarra, Bizkaiko gerenteak, Juan Maria Aburto, Bilboko Alkateari, "uriarentzat eta bilbotar guztientzat eskanitako oparia" eta, Fernando Izagirre, Galdakaoko Jarduneko Alkateari lehenengo pastel barriak emonaz.


"Barrikuntza" honen moduan, Bizkarra familiak "keinu bat" egin gura eutson dultze honen historiari. Eduardo Bizkarrak azaldu eban, esaten dala, arroz-pastela Bilbora Filipinetatik ekarri zala, "bertan arroz-urrunagaz egiten zala, baina hemen errezeta egokitu behar izan zala, holangorik ez egoalako". "Egia izan ala ez, guretzat pozgarria da elaborazinoa lotzea izena emoten deutson osagaiagaz eta gure-gurea dan espezialidade honen historiari atal bat gehiago jartzea", nabarmendu eban.


Espezialidade honen aurkezpena Bilboko Zazpikaleetako Bizkarra dendan izan zan, hanibat adiskidek eta laguntzailek babesturik. Euren artean, Juan Maria Aburto, Bilboko alkateagaz gain, Fernando Izagirre, Galdakaoko jarduneko alkatea, Bizkaiko gozogileen gremioko ordezkariak, Bizkaiko okinen alkartea, Zazpikaleetako, Bilbo Erdiko eta Galdakaoko dendari alkarteak, Bilbao Dendak, Tecnalia eta Bilboko Merkataritza-ganbera egon dira.


Bizkarrak Usansolon dauka zentroa, bitan banatuta, ogi-lantegia eta pastel-lantegia, bere markako espezialidade guztiak bertan eginez. Hortik establezimentu-sare osoa hornitzen dau, Bizkaian 12 udalerritan eta Kantabrian bakarrean, espezialidadeak komertzializatuz eta ore desbardinak laban prestatuz.