Igo
  • 2018/02/06

Bederatzi antzezlan taularatuko dira Torrezabalen maiatzera arte, tartean “Goazen”, gazteei begira

"Hozkailua", "Artedrama" konpainiaren eskutik, nagusiei euskeraz eskanitako antzezlana da eta holan hasierea emongo jako, datorren barikuan, otsailaren 16an (21:00h), 2018ko lehenengo seihilekorako Torrezabal Kultur Etxeko programazioari.


Kultura Arloak planteatzen dauen programazio honek jarraitu gura dau, kalidadezko proposamen bariatuak eskaintzen: ikuskizun handiak 'nagusientzat' eta harribitxi txikiak 'txikientzat'. Programazioan gazteen artean fenomemoa bihurtu dan "Goazen" izango dogu, baita Electra edo Edith Piaf, "delicatesen" eszeniko gisa.


Maiatzera arteko programazioa ondokoa da:


Otsaila 16 (21:00)


HOZKAILUA (Artedrama).


Nagusientzat euskeraz


Otsailak 24 (18:00)


PERU ETA OTSOA (Didau).


Haurrentzat (+ 4 urte). Antzerkia eta musika


Martiak 10 (18:00)


DRAG-E URAREN BILA (Logela multimedia).


Haurrentzat (+ 5 urte).


Martiak 16 (21:00)


ELECTRA (Teatro do Chapitô).


Nagusientzat gaztelaniaz.


Aprilak 13 (21:00)


EDITH PIAF. TAXIDERMIA DE UN GORRIÓN.


Nagusientzat gaztelaniaz.


Apirilak 21. (17:00 eta 19:00)


GOAZEN.


Maiatzak 4 (18:00)


KAPUT (Ganso).


Haurrentzat.


Maiatzak 11 (21:00)


MONÓLOGOS 10.


Nagusientzat gaztelaniaz.


Maiatzak 19 (17:00 eta 18:30)


OA HUETAK (Elirale).


Haurrentzat (+ 18 hilabete). Dantza