Igo
  • 2018/01/19

Bardintasuneko ikastaro barrietan aurreinkripzinoa egiteko epea urtarrilaren 24an zabalduko da, bertan 400 emakume inguru parte hartzen dabela

Galdakaoko udalak, Aukera Berdintasuneko Arloaren bitartez, 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ikastaroetan inskripzinoa egiteko epea urtarrilaren 24an zabalduko dau.


Ikastaroak lauhilekoak dira: 2018ko otsaila-maiatza, programan 18 ikastaro eskaintzen dirala. Programa barruan, arrakasta izan daben ikastaroak dagoz, esaterako, "Alkarregaz korrika", Iraia García atleta begirale dala, eta gazteei zuzendutako autodefentsa ikastaroaren estreinaldia.


Aurreinskripzinoa egiteko epea urtarrilaren 31ra arte iraungo dau. Galdakaon erroldaturik dagozanek lehentasuna izango dabe.


Aurreko lauhilekoetan bataz beste 400 emakume inskribidu ziran.


Programatu diran ikastaroak ondokoak dira (batzuek egun eta ordutegi desbardinak daukiez). Programa osorik www.galdakao.eus posta elektronikoan konsultau lei:


. Yoga


. Erlaxazioa.


. Feminismoaren historiatik feminismoen errealidadera.


. Emakume ahotsdunak.


. Emakumeak kultura eraikitzen.


. Eguneroko objektuen artea: artistak eta genero ikuspegia.


. Autokontzientzia emozionala eta emozio onenak.


. Lidertza harmoniaz eta sororitateaz.


. Autosuperazioko estrategiak.


. Zoriontasun iraunkorra


. Alkarregaz korrika.


. Sormena ahalduntze-estrategia gisa.


. Mindfulness.


. Jendaurrean berba egiteko teknikak.


. Autodefensa feminista


Aurreinskripzinoa egiteko lekuak: Torrezabal Kultur Etxea, Txapelena Kultur Etxea eta udalaren web-orriaren bitartez: (www.galdakao.eus).


Onartuen zerrenden argitalpena: otsailaren 6tik hasita.


Ordaintzeko era:


Helbideratutako ordainagiriak


Helbideratu gabeko ordainagiriak:


- Ordainketa-gutunagaz, ondoko banketxeetan: Kutxabank, Laboral Kutxa edo Caixabank.


Ordainketen Pasabidearen bitartez: www.galdakao.eus, "Nire ordainketa"


Ordainketa helbideratzea gomendatzen da.


Matrikularen ordainketa: del  12 al 21 de febrero.


Matrikula adierazo diran datetan ordaintzen ez dauanak plaza lortzeko eskubidea galduko dau.


Ikastaro guztietan, egin gura dan hizkuntza aukeratu behar da (euskara ala gaztelania). Euskarazkoak lehentasuna izango dau, taldea osatzeko persona nahikorik egonez gero (12), gaztelaniaz aukeratu dabenen kopurua handiagoa izan arren.


Informazio gehiago Torrezabal Kultur Etxean (2. solairua), 9:00etatik 13:30era, 94 4010528/72 telefonoan edo ondoko posta elektronikoan: ikastaroak@galdakao.net.