Igo
  • 2017/09/13

Alex Txikon alpinistak eta aizkolariak hitzaldia emongo dau gaur Torrezabal Kultur Etxean

Alex Txikon alpinistak eta aizkolariak (Lemoa, 1981) gaur, eguaztena, hitzaldia emongo dau Torrezabal Kultur Etxean (20:00etan). Sarrera librea izango da. Txikonek hamalau zortzimilakoetatik hamarretara igotea lortu dau. 2016. urtean, Simone Moro, Tamara Lunger eta Ali Sadpara mendizaleek lagunduta, Nanga Parbat.1era neguko lehenengo igoera egin eban.


Ganguren mendi taldeak antolatutako gaurko hitzaldian, Txikonek Himalaian, urte hasieran, izan dauen azken abentura kontauko deusku. Ahalegin horretan Everesteko gailurra egin gura izan eban neguan eta oxigeno artifizial erabili barik. Bertan behera itxi behar izan eban eguraldiak jarritako zailtasun handien ondorioz. Era berean, orain dala gitxi Mikel Larraņagagaz izandako desafioa be izango dau hizpide, etenak eginda ospitalera eroan behar izan eben eta.