Igo
  • 2017/12/29

Agente zibikoak Galdakaora itzuliko dira, sei hilabeteko 16 kontratu berrirekin eta 240.000 euroko aurrekontuarekin

Agente zibikoak berriz ere ikusi ahal izango dira Galdakaoko kaleetan 2018ko urtarriletik aurrera, dagoeneko abian den prestakuntza-aldia amaitzen dutenean. Hamasei lagun arituko dira lan horretan sei hilabetez, lanaldi osoan.


Horrela, lan egiteko aukera emango zaie langabezian zeuden Galdakaoko 7 emakumeri eta 9 gizoni. Beren jardunaren ardatza Galdakaoko ospitale inguruko aparkatzea arautzea izango da, bai eta Udaltzaingoari laguntza ematea ere, ikastetxeetako sarbideetan (zebrabideetan).


Proiektuak 240.000 euroko aurrekontua du (udalak 46.921 euroko ekarpena egingo du, eta 193.078 euro Lanbideren diru-laguntza bidez jarriko dira).