Igo
  • 2018/01/11

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak daukaz urtarrilerako

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak ditu urtarril honetara begira, Galdakaoko Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestaturik.


Halandaze, urte hasiera honetarako, kultur bisitaldia proposatzen da Bilboko Erreprodukzioen Museora ("Afrodita Erakusketa"). Txango hau urtarrilaren 31n izango da eta inskripzioak urtarrilaren 17an hasiko dira.


Era berean, Garai-Sarrimenditik ibilbide bat proposatuko da (urtarrilaren 30ean. Inskripzioak urtarrilaren 19an hasita).


"Zelan luzeago eta hobeto bizi" zahartze aktiboko programaren barruan, hitzaldi bat eskaintzen da Zainduz programagaz (urtarrilaren 25ean, Olabarrietan).


Era berean, informatika ikastaroak mantentzen dira KZguneetan, baita informazio zerbitzu iraunkorra be.


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus