Igo
  • 2017/09/12

500 herritarrek parte-hartu dabe “mannequin challenge” bat grabatzeko jaietan eraso sexisten aurkako kanpainaren barruan

Joan dan domekan 500 herritarrek parte-hartu dabe "mannequin challenge" bat grabatzeko jaietan eraso sexisten aurkako kanpainaren zati nagusia izan dan ekimen honetan, Galdakaokio udalaren Berdintasun sailak bultzauta.


Domeka honetan, protagonista guztiek geldirik, manikiak lez parauta, eszena bat grabatu behar eben. Bakarka edo taldeka egindako grabazioez gain, alkarregaz "mannequin challenge" bat egiteko aukera be eskeini jake gura eben guztiei.


Begoña Ormaetxe Berdintasun saileko ziengotziak ekimenaren aurkezpenean holango egoeren aurrean "tolerantzia zero"ko konpromisoa berretsi eban, "Eraso sexistarik ez" lelopean.


Ardanza parkean grabatutako video honez gain, kanpaina honek herritarren bialdutako batzuk ekarpen ditu honezkero.Horretarako, hastag bat egokitu da ekimenak partekatzeko:


#GDKOErasoSexistarikEZ


Begoña Ormaetxe Berdintasun arloko zinegotziak azpimarratu dauenez:  "Con esta campaña se pretende llamar la atención a favor de unas relaciones basadas en el respeto, porque sí es SI, pero cuando se dice no siempre es NO, y todas aquellas actitudes que no lo respeten deben ser entendidas como una agresión, incluso insistir, porque insistir es acosar y el acoso es agresión".