Garbiguneei buruzko informazioa

Zer dira Garbiguneak?

Garbigunea edo Puntu Garbia Etxeko Hondakinen eta Antzekoen Gaikako Bilketa Zentroa da, DOAKOA, herritarren esku dagoena, birziklatu, berrerabili edo balioztatu daitezkeen materialak bertan uzteko edo, ingurumenerako arriskutsuak izanik, bereizita biltzea behar dutelako.

Garbiguneek estrategikoki kokatuta daude Bizkaiko lurraldean zehar, Bizkaiko herritarren aldetik, ingurumeneko balorazio maila oso positiboak merezi dutenak, izan ere, erabilera-indize ikusgarria dutelako. Zalantza barik, hurbil eta eskura egoteak asko lagundu du horretarako, bere kudeaketa-ereduak aitorpen publiko garrantzitsuak izan dituelarik.

Zer jasotzen dute?

INERTEAK: Obra-hondakinak (Ikus: GARBIGUNEETAN EEHak ONARTZEKO BALDINTZAK Garbiguneetan), kristalak, konketak, komunak,...
ZURA: Armairuak, aulkiak, kaxak, markoak, ateak, oheak,...
TAMAINA HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak...
PLASTIKOAK: Pertsianak, aulkiak, jostailuak, biltzeko paperak….
TXATARRA: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…
LINEA ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak,mikrouhinak…
LINEA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika ekipoak, ordenagailuak…
PAPERA ETA KARTOIA: Kartoi kaxak, biltzeko paperak, aldizkariak, egunkariak...
PNEUMATIKOAK: Ikus 3. puntua: Mugak

LOREZAINTZA: Inausketako hondarrak, zuhaixkak…
METAGAILUAK ETA BATERIAK
OLIOAK: Etxekoak, karterrekoak…
BEIRA: Botilak, potoak…
BESTE BATZUK: Era guztietako pilak, fluoreszenteak, toner kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo-zintak eta kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe kapsulak…

BERRERABILTZEKO TXABOLETAN oraindik ere berrerabil daitezkeen gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak…), etxetresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailua, lehorgailuak, mikrouhinak…), aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazar, liburuak etab.

PINTURAK, AEROSOLAK ETA DISOLBATZAILEAK: BASAURI, ERANDIO, DURANGO, GERNIKA, GÜEÑES, MARKINA eta SESTAOKO Garbiguneetan soilik onartzen dira.

Ikusi nahi baduzu zer egiten den hondakin bakoitzaren sartu hemen.

Non daude Garbiguneak?

Galdakaoko udalerriari dagokion Garbigunea da Zornotzako Garbigunea (Zelaieta auzoa z/g, Zornotzako irteeran, Durangoko norabidean, errepide nagusira sartu aurretik).

Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak EEH (obra-hondakinak) Garbigune honetara soilik eramango dira. Bestelako hondakinak, ordea, Lurraldeko beste Garbigune batzuetara ere eraman daitezke.