ZER DIRA HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK?

HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK ADMINISTRAZIOAN

Euskal HerrikoAutonomi Elkarteko Administrazio Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko Plangintzaren eraginez, hizkuntza eskakizun bat ezarri zitzaion aipatu esparruko lanpostu bakoitzari.

Lau Hizkuntza eskakizun bereizten dira eta hauek gainditzeko 4 hizkuntza trebetasunak gainditu behar dira, hau da, entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.

HE1: Erreferentziaren bat izan dezazuen, euskaltegiko 4. urratsa gutxi gora behera.
HE2: 8. urratsa gutxi gora behera
HE3: 12. urratsa gutxi gora behera. HE3aren baliokide EGA.
HE4: Teknikari gaitua (Arkitektuak, abokatuak, idazkariak...)

NORENTZAT

Bi hartzaile mota hauentzat izan daiteke interesgarri. Batetik, administrazioko funtzionario plazadunentzat edota lanpostuz aldatzeko asmoa dutenentzat; hauek aurkeztu daitezke Herri-Arduralaritza Euskal Erakundeak (IVAP) urtean bi aldiz antolatzen dituen egiaztatze deialdietara eta bestetik, aurrerantzean administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte hartuko duten herritarrentzat.

IRAKASKUNTZAREN HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK

Irakasleen Hizkuntz Eskakizunen azterketetan deialdi itxia eta deialdi irekia desberdindu behar dira. Lehena, IRALEn liberatuta egon diren irakasleentzat eratua da nagusiki. Bigarrenak, aldiz, matrikulazio zabalagoa onartzen du. Nolanahi ere, HE2ren kasuan irakas-sistemaren barnean dagoen jendea soilik matrikula daiteke (lanean ari diren irakasleak eta EAEko ordezkoak nagusiki).

HE1: Erreferentziaren bat izan dezazuen, euskaltegiko 8. mailarekin pareka daiteke.
HE1en baliokide da Hizkuntz Eskolako 4. maila.
HE2: Euskaltegiko 12. maila gutxi gorabehera.
HE2ren baliokide, Hizkuntz Eskolako Gaitasun Maila eta EGA dira.


 

© 2005 - Galdakaoko Udal Euskaltegia - Muguru Kalea, 6 - Telefonoa: 944 56 61 74 - E-mail: euskaltegi@oa.galdakao.net