Euskaltegiak eskaintzen dituen mailak eta titulu ezagunen arteko baliokideak.
| Euskaltegiko mailak | 1A1 | 1A2 | 1B | 2 | 3 | |
| Urratsak | 1-2 | 3-4 | 5-6 | 7-8-9 | 10-11-12/EGA | |
| Autoikaskuntza | H0-H1 | H2 | H3 | H4 | H5 | |
| BALIOKIDEAK | ||||||
| Hezkuntzako hizkuntz eskakizunak | HE 1 | HE 2 | ||||
| Hizkuntza eskola ofiziala | 4. KURTSOA | GOI ZIKLOA | ||||
| Administrazioko hizkuntza eskakizunak | HE 1 | HE 2 | HE 3 | HE 4 | ||
| HABEko mailak | 1go maila* | 2.maila* | ||||
* Ez daude homologatuta hizkuntz eskakizunekin
Ikasle bakoitzak bere erritmoaren arabera lortuko ditu helburuak. Hurrengo taulan azalduko dizuegu maila bakoitza gainditzean zer egiteko gai izango zaren.
| LEHEN MAILA | |
| 1 A 1 | Maila honen amaieran gai izango zara galdera-erantzun errazak (zutaz, zure bizilekuaz, ezagutzen duzun jendeaz eta gauzez) egiteko. Kapaz izango zara adierazpen sinpleak egiteko gai arruntez, eta horiei buruzko galderei erantzuteko, hitz eta buruz ikasitako esaldi batzuetan soilik oinarritu gabe. |
| 1 A 2 | Maila honen amaieran, gai izango zara lanean eta aisialdian egiten duzunaz galdetzen dizutenean erantzuteko. Gai izango zara jarduera errazak (dendan, banketxean...) burutzeko; oinarrizko informazioa eskatu/emateko; elkarrizketa bat hasi/jarraitu/amaitzeko (gaiak errazak direnean). Gai izango zara lehen burututako jarduerak eta esperientzia pertsonalak azaltzeko. |
| 1 B | Maila honen bukaeran gai izango zara bat-bateko elkarrizketa edo eztabaida batean, nolabaiteko naturaltasunez parte hartzeko. Gai izango zara arazo baten arrazoia azaltzeko. Kapaz izango zara istorio labur, artikulu, hitzaldi eta elkarrizketa baten laburpena egiteko. |
| BIGARREN MAILA | |
Maila honen bukaeran gai izango zara argudioak garatzeko, ikuspuntu zehatz baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez. Gai izango zara egoera hipotetikoei buruzko arrazoiak eta ondorioak azaltzeko. Gai izango zara naturaltasunez, jariotasunez eta eraginkortasunez mintzatzeko. |
|
| HIRUGARREN MAILA | |
Maila honen amaieran, gai izango zara eragozpen handirik gabe adierazpenak jariotasunez eta berez egiteko (oso gai espezializatua edo zaila ez denean). Hiztegia ondo menperatuko duzu eta zailtasunak, zeharkako esaldien bidez gainditzeko kapaz izango zara. |
|
4. Hizkuntza eskakizuna: Hizkuntza teknikoa lantzeko aukera. Goi mailako hizkuntza gaitasun praktikoa egunero lan esparruan euskaraz (ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabiltzeko.

© 2005 - Galdakaoko Udal Euskaltegia - Muguru Kalea, 6 - Telefonoa: 944 56 61 74 - E-mail: euskaltegi@oa.galdakao.net