Galdakaoko Udal Euskaltegiaren helburua euskal hiztunak sortzea da eta ez hizkuntzalaritzan adituak egitea; beraz, metodologia aukeratzerakoan kontuan izan dira metodologiarik komunikatiboenak.
Hala ere, ez dugu metodologia bakarra aldarrikatzen eta denok berdin ikasten ez dugula aintzat hartuz, ezaugarri hauek dituzten jardunbide metodologiko ezberdinak proposatzen ditugu:
Pertsonalizatuak: ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko baliagarriak direnak, i(ra)kas prozesuaren hutsuneak antzemanez eta jarraibideak proposatuz.
Malguak: taldeen eta gizabanakoen beharretara eta gaitasunetara egokitzeko aukera ematen dutenak.
Urteak daramatzagu euskalduntze alfabetatze munduan metodologi honekin lanean eta gaur egun esan dezakegu bezeroak duen beharretara egokitzeko gaitasuna dugula.
Gure programa eta programazioak gainera, hainbat agiritarako prestatzen ditu ikasleak:
EGA
HABEko 1. eta 2. mailak
Hizkuntza Eskakizunak, Administrazio eta Irakaskuntzarako.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko eta goi ziklorako.

© 2005 - Galdakaoko Udal Euskaltegia - Muguru Kalea, 6 - Telefonoa: 944 56 61 74 - E-mail: euskaltegi@oa.galdakao.net