Galdakaoko Udal Euskaltegiko ikasleak hainbat dirulaguntza dituzte bertan euskera ikasteagatik.
a) Ohiko beka: Eskolorduen %90 hartu eta aprobetxamendu egokia frogatzen duten ikasle guztiek matrikularen %50 berreskuratu ahal izango dute. Baldintza hau Udal Euskaltegiak antolatzen dituen ikastaro mota guztietan ezarriko da.
b) Dirulaguntza-beka berezia: Errenta aitorpenean familia kideko 3.305,57€ baino gehiago aitortzen ez den kasuetan, eta eskolorduen % 90 hartuta aprobetxamendu egokia frogatzen duen ikasleak, matrikularen % 75 berreskuratu ahal izango du. Baldintza hau Udal Euskaltegiak antolatzen dituen ikastaro mota guztietan ezarriko da.
c) Errenta aitorpenean familia kideko 2.704,55€ baino gehiago aitortzen ez den kasuetan, eta eskolorduen % 90 hartuta aprobetxamendu egokia frogatzen duen ikasleak, matrikularen % 100 berreskuratu ahal izango du. Baldintza hau Udal Euskaltegiak antolatzen dituen ikastaro mota guztietan ezarriko da.
d) Oinarrizko errenta jasotzen ari den ikastegaiak, ez ditu matrikula-tasak ordaindu behar izango ezta fotokopiak ere, beti ere, egoera hau agiri baten bidez egiaztatuz gero. Honez gain, hurrengo matrikulari begira aurreko ikasturteko asistentzia eta aprobetxamenduari dagozkien baldintza biak beteta izatea eskatuko zaio.
e) Famili unitate bakarreko kide bat baino gehiago matrikulatu bada, ondoko deskontuak aplikatuko zaizkio matrikularen zenbatekoari:
Famili unitateko 2. Kidea: %20ko deskontua
Famili unitateko 3. Kidea: %30ko deskontua
Galdakaoko Udalak euskara ikasteagatik Galdakaoko udalerrian erroldaturik daudenentzako banakako laguntzak emateko araudi bat du. Laguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 1etik 31ra bitartera zabaltzen da urtero.
Laguntza motak eta ehunekoak:
- Asistentzia eta aprobetxamendu egokiak izanez gero, %30
- 0 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako %50
- Familia bereko kide bi edo gehiago ikasten arituz gero %50
- Oinarrizko Errentaren edo Gizarte Larrialdiko Laguntzen onuradun direnek %100
- Familiaren egoera ekonomikoaren arabera, %40, %50 edo %75
- Herriko merkatarientzako ere laguntza bereziak emango dira.
Eusko Jaurlaritzaren HAEE Erakundeak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei (Diputazioa, Osakidetza, Justizia,Udalak ...) dirulaguntza eskaintzen die euskara ikasteko. Matrikularen %100 ordaintzen da.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko IRALE programak ikastetxeetako irakasleei euskara ikasteko dirulaguntza eskaintzen die.

© 2005 - Galdakaoko Udal Euskaltegia - Muguru Kalea, 6 - Telefonoa: 944 56 61 74 - E-mail: euskaltegi@oa.galdakao.net