BOGA multimedia programa ardatz hartuta, ikasleari eskaintza zabal eta malgua egiten zaio, tutore baten aholkularitzaz euskara bere beharren arabera ikasi ahal izateko.
Ikasleak bere kabuz eta bere erritmoan ikasiko du eta irakasle- tutorea bidelagun izango ditu.
Euskara internet bidez ikasteko sistema da BOGA. BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost mailaten zatituta dago.
Ordenagailu bidez on-line eta CD batzuen bidez etxean ikasteko aukera ematen du BOGAk. Etxetik ezin baduzu edo nahiago baduzu gure euskaltegira etor zaitezke.
- Erritmo eta ordutegi berezia behar dutenentzat.
- Bere kabuz ikastea gogoko dutenentzat
- Ikasprozesua indartu, osotu eta azkartu nahi dutenentzat
Ordutegi zabalean irakasle- tutorearen laguntza izango du ikasleak dagokion ikasprozesua jarraitzeko.
Trebetasun guztiak landuko ditu ikasleak irakasle- tutorearen laguntzaz: Mintzamena, Entzumena ...
Mailaketa
Ikasketa plana
Autoikaskuntza gelaren erabilera (BOGA programa, kontsulta materialak, irakurgaiak, ikusentzunezkoak, irakurketa liburuak, jokuak ...)
Mintza-saioak taldeka
Irakasle-tutorearekin saioak
ESKAINTZA:
Astean 5 ordu ordenagailuan, 1 ordu mintzasaioetarako eta ½ ordu tutoretza saioetan. Mediateka gela libre zuk nahi duzunean erabiltzeko.
ORDUTEGIA:
Goizeko 8etatik gaueko 21etara
MATRIKULA EPEA:
Irailaren 3tik 21era
MATRIKULA KOSTUA:
1,40 euro klase orduko
16,19 euro materiala
Ikasle berriek sarrera proba bat egin beharko dute beraien hasiera maila jakiteko.

© 2005 - Galdakaoko Udal Euskaltegia - Muguru Kalea, 6 - Telefonoa: 944 56 61 74 - E-mail: euskaltegi@oa.galdakao.net