Esan Bulegoa - Herritarren Arreta Zerbitzua

Galdakaoko udalak Esan bulegoa - Herritarren Arreta Zerbitzua 2015eko otsailaren 2an ireki zuen, Bilbo kalea 4an. Udal bulego hauek Udaletxetik 65 metrora daude eta leihatila bakarraren eginkizuna bete nahi dute, herritarrek Toki-administrazioarekin harreman errazagoa izateko helburuarekin.

Udaletxera datozen herritarrek egin nahi dituzten kudeaketa eta tramite gehientsuenak zentralizaturi daude Esan bulegoan. Era berean, edozein arazo bertatik bertara artatzeko erreferentzia-puntu hurbilena da (bai kudeatzeko, informatzeko edota aholkatzeko), herritarren eta Toki-administrazioaren arteko harremanak bideratzeko dauden gainerako bideen osagarri gisa jardunez.

Esan bulegoa zabalik dago 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Bulego hau martxan jarri aurretik, tramiteak errazteko eta arrazionalizatzeko lana egin behar izan da eta emaitza herritarrek kontsulta dezaketen Prozeduren Eskuliburuan dago. Horrela herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kudeaketa efizienteagoa eta kalitatezkoa izatea eta apurka-apurka Administrazio Elektronikoan sartuz joatea lortu nahi da.