Hondakinak

Beirazko ontziak- Edukiontzi edo iglu berdea

Zer bota:

BEIRAZKO BOTILAK: ura, ardoa, freskagarriak, ozpina, zukuak etab.

BEIRAZKO POTEAK: jogurta, barazkiak, lekaleak, marmeladak etab.

BEIRAZKO FLASKOA: kosmetika, perfumeak etab.

Gogoratu: Beirazko ONTZIAK, barruan zeukanagatik erosi duguna. Ez, beirazko edo kristalezko beste produktu batzuk.

Zer EZ bota:

  • Tapak, tapoiak eta txapak (ontzi arinen edukiontzi edo buzoi horian botako ditugu).
  • Kontsumo baxuko fluoreszenteak eta bonbillak (puntu garbi mugikorrean edo saltoki espezializatuetan utziko ditugu: Egikor eta Elektroteknikoak Galdakao).
  • Kortxoak (materia organikoko edukiontzi edo buzoi marroian edo errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako ditugu).
  • Bonbilla goriak (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako ditugu).
  • Kristalezko baxera (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako dugu).
  • Zeramika eta portzelana (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako dugu).
  • Ispilu eta leihoetako kristalak (errefusen edukiontzian botako ditugu edo oso handiak balira tamaina handikoak biltzeko zerbitzua eskatuko dugu).

Nora daramagu:

Ecovidrio da hitzarmen baten bidez beirazko ontzien edukiontziak batzen dituena eta Laudioko beira birziklatzeko instalaziora eramango duena.

Beira birziklatuz %100eko beira berria lortzen dugu.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Berdea (723Kb-pdf)