Agenda

Jardunaldi (2018/01/19)

“Emakumea eta bere zeregin aktiboa antolaketaren aldaketan” gaiari buruzko jardunaldia urtarrilaren 19an

Urtarrilaren 19an, barikua (10:00-14:00), "Emakumea eta bere zeregin aktiboa antolaketaren aldaketan" gaiari buruzko jardunaldia garatuko da Torrezabal Kultur Etxean, Funts Project enpresak antolaturik, Galdakaoko udalaren laguntzaz. Sarrera librea eta doakoa izango da, aurretik INSKRIPZIOA egin ondoren.

Begoņa Ormaetxe, Berdintasun Arloko zinegotziak, jardunaldiaren aurkezpenean azaldu dauenez, urtarrilaren 19ko topaketan "hausnarketa-prozesu partekatua egin gura dogu identifikatu ahal izateko, batetik, emakumearen papera zein dan antolaketa-eredu desbardinetan eta, bestetik, aldaketa eta modernizazio prozesuetan betetzen dabilen rolla. Holango ekimenek Bardintasun Arlotik daukagun zeregina ilusioz bultzatzeko laguntzen deuskue, gure helburua lortze aldera. Eta ekimen hau aurrera eroateko, erakutsi dauen prestutasun osoagaitik eskerrak emon gura deutseguz

Alfredo Bezos, FUNTS PROIECT enpresako kideak azaldu dauenez, jardunaldi horretan "ibilbide bat landuko dogu emakumeak antolaketa-eredu barrietan benetan parte hartu dagien eta lidertzaren aktibazioa ahalbidetzeko agertoki ideal horretara begira".

Jardunaldian hausnarketa-lan hori bideratzeko, Miryam Artola eta Asier Gallastegiren lankidetza izango dogu. "Profesional biokaz partekatzen doguz kezkak eta personei eta ekipoei emon beharreko laguntza ulertzeko moduak, prozesu personal eta profesionalen eraikuntzan", gaineratu dau Bezosek.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

10:00etan Hasiera. Funts Proiect.

10:05ean Galdakaoko udalaren interbentzioa.

10:15ean Lansaioaren hasiera.

13:30ean Lansaioaren konklusioak

14:00etan Luncha.

Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Prezioa / Kostua: Doakoa. Aurretiaz inskribaturik