Agenda

Santakurtzak 2017 (2017/09/08 - 2017/09/17)

Santakurtzak irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira, eta egitarauak 100 jardueratik gora barne hartuko ditu

Santakurtzak datorren irailaren 8an, ostirala, hasiko dira, kuadrillen igoera tradizionalarekin, pregoiarekin eta txupinazoarekin. Horiek izango dira lehen ekitaldiak irailaren 17ra arteko hamar jaiegunetarako antolatu diren ehundik gora jardueraz osatutako egitarauan. Miren de Régil izango da pregoilari, eta Alfonso Postigo, berriz, txupinero. Lehen egunean, haiek izango dira festaren ardatz, eta kuadrillak, protagonista nagusi. Herritarren partaidetza-prozesu batean hautatu dira kargu horiek, galdakoztarren bozken bidez erabakita. Ordura arte hainbat lan dago egiteke; esaterako, jaien kartela hautatzea eta jai-egitaraua erabat zehaztea. Egitarauaren 15.000 ale inprimatu eta doan banatuko dira jaiak hasi aurreko egunetan.

Lekua: Galdakao

Dokumentuak:

No