OHARRAK

  • Pertsona batek zerrenda baten edo gehiagotan emon leike izena.
  • Interesa euki ezkero udal bitako edo hiruretako zerrendetan be emon lei izena. Horretarako nahikoa da inskripzino fitxa bakarrean adierazota ixtea interes hori.
  • Ez da ezelango azterketarik edo probarik egingo. Halanda ze, curriculum vitae zehatza aurkeztuko da. Horregaitik, gaiari lotutako edozein ohar azpimarratuko da argi eta garbi (adibidez, antzeko lanetan izandako esperientzia).
  • Zerrendetan baja ematea nahi izanez gero, interesdunak berak jakinarazi betarko dio Udalari (zuztarretatik@galdakao.net)

Klase Partikularrak

Klase partikularrak

Danok dakigunez, gaur egun ikasle gehientsuenak euskal ereduetan ari dira ikasten. Halanda be, euskalduntze-prozesu horretan arazoak suertatzea normala da. Euretariko bat da ikasleek ikasketetan laguntza behar izan eta gurasoek lagundu ezin deutsienean, asti ezagaitik edo erdaldunak diralako edota euskaldun traketsak diralako.

Holango kasu ugari dagoz gure herrietan. Horregaitik klase partikularrak euskeraz emon ahal izateko interesa daukazuenok, mesedez emoiguzue zeuen izena benetan lagungarri izango dalako. Laguntza behar daben ikasleak zure zain dituzu.

Inskripzioa

Klase partikularrak emoten izandako esperientzia

Noiz emongo zeunkez klaseak

Oharra/k

Azaldu zure curriculum vitae-ren alderdirik garrantzitsuenak

AITORPENA

Udalak nire datu honeek izena emon dodan zereginaren beharra edo premina dabenen artean, eta ez beste edozertarako, zabaltzeko baimena emoten dot; zentzu horretan Udalak bitartekotza lana baino ez dau egingo, helburu nagusia euskera ahal dan eta eremu gehiagotara zabaltzea dalarik.

Irudiaren egiaztapena: