OHARRAK

  • Pertsona batek zerrenda baten edo gehiagotan emon leike izena.
  • Interesa euki ezkero udal bitako edo hiruretako zerrendetan be emon lei izena. Horretarako nahikoa da inskripzino fitxa bakarrean adierazota ixtea interes hori.
  • Ez da ezelango azterketarik edo probarik egingo. Halanda ze, curriculum vitae zehatza aurkeztuko da. Horregaitik, gaiari lotutako edozein ohar azpimarratuko da argi eta garbi (adibidez, antzeko lanetan izandako esperientzia).
  • Zerrendetan baja ematea nahi izanez gero, interesdunak berak jakinarazi betarko dio Udalari (zuztarretatik@galdakao.net)

Asialdi Begirale Euskaldunak

Aisialdi begirale euskaldunak

Gizarte modernoan aisialdiak daukan garrantzia gero eta handiagoa da adin guztietarako. Zentzu horretan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak haur eta gazteengan eragiten dau gehienbat, kolektibo honeentzat aisialdiko ekintza ugari antolatzen diralako, aisialdiko taldeek eurek begiraleen beharrizana gero eta handiagoa dabelako, baita udalak antolatutako ekintzak gazteei begira ugarituz doazalako. Euskera normalizatu beharra daukagu arlo honetan danon artean.

Horregaitik, aisialdiko begirale izatea gogoko badozu, euskera jolasetan zabaldu behar dala uste badozu, ez izan zalantzarik. Zatoz

Inskripzioa

Begirale lanetan izandako esperientzia

Begirale lanetan landuko zeunken/zeunkezan jarduera/k

Adibidez: jolasak, antzertia, dantza, ludotekak, irteerak, udalekuak...

Oharra/k

Azaldu zure curriculum vitae-ren alderdirik garrantzitsuenak

AITORPENA

Udalak nire datu honeek izena emon dodan zereginaren beharra edo premina dabenen artean, eta ez beste edozertarako, zabaltzeko baimena emoten dot; zentzu horretan Udalak bitartekotza lana baino ez dau egingo, helburu nagusia euskera ahal dan eta eremu gehiagotara zabaltzea dalarik.

Irudiaren egiaztapena: