castellano

Emakumeen kontrako indarkeria

Galdakaoko udalak genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat ondoko arreta zerbitzuak ditu:

Emakumearen Lege Aholkularitza Zerbitzua: Informazioa eta aholkua eskaintzen die emakumeei eragiten dieten arlo juridikoetan Zigor Zuzenbidearen eremuan, Familia Zuzenbidean, Lan Zuzenbidean, emakume etorkinei, indarkeria, sexu-erasoak, sexu-esplotazioa eta gizakien trafikoa eta abar.

Etxean tratu txarren biktimak izandako Emakumeentzako Harrera-etxea. Ostatu-etxe bat da, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei aldi baterako bertan bizitzeko etxea eta babesa eskaintzen duena, ohiko bizilekua utzi eta nora joan ez dutenean.

Emakumeentzako Arreta Psikologikoaren Zerbitzua. Arreta psikologikoa indibiduala eskaintzen du eta taldean egindako jardueren bidez antsietateari eta estresari aurre egiteko hobekuntzari buruzko aspektu psikoedukatiboak lantzen ditu.

Genero indarkeriako biktimentzako Zaintza eta Babeserako telefono-zerbitzua. Telefono mugikorra eta telelokalizazio sistemak erabiliz, genero-indarkeria jasateko arriskuan dauden emakumeei, eguneko 24 orduetan erantzuteko prest dagoen Arreta-gunea eskaintzen dien zerbitzua da.

Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan Erakundeak Koordinatzeko Tokiko Lehen Protokoloa

Gizarte Ekintza: 94 401 0545
Udaltzaintza: 94 401 0505
Usansoloren Osasun Gunea: 94 457 1537
Aperribairen Osasun Gunea: 94 440 7926
Galdakaoko Anbulatorioa: 94 600 7400