castellano

Arloaren aurkezpena

 

Tradizionalki emakumeek eta gizonek gizartean bete duten paperak eraldaketa handia izaten ari da. Emakumeek lan-merkatuan gero eta gehiago parte hartzen dute, hezkuntza-maila guztietara sartzen dira, prestakuntza eta kultura gero eta handiagoa eskuratzen dute eta, neurri txikiagoan, erabakiak hartzeko guneetan sartu badira ere, egoera hori emakume eta gizonen berdintasuneranzko bidean aurrera egiteko gizarte-aldaketa batzuek sortzen ari da. Izan ere, aldaketak ezinezkoak izango ziren mugimendu feministen funtsezko ekarpenik eman ez balitz eta emakumeen eskubideen alde isilpean lan egin duten emakume guztien ahalegina egin ez balitz.

Galdakaoko udala 20 urtetik gora darama emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko programak eta ekintzak bultzatzen ari dela. Hainbat jarduera eta programa egin dira, 2013-2016 urteetarako Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Plana prestatu eta onetsi ondoren, bultzatzen jarraituko direlarik.

Berdintasun Saileko zinegotzia
Begoña Ormaetxe