Biztanleen errolda

Zer aurkeztu behar dut erroldatze-ziurtagiria jasotzeko?
NAN-a aurkeztu behar duzu, honen fotokopia edo interesdunaren idatzizko baimena.
Pertsona baten helbidea eska daiteke edo erroldatuta dagoen jakin?
Ezin dugu datu hori eman kontsultatu nahi duzun pertsonaren NAN-aren orijinala edo fotokopia eduki gabe.
Zer behar da udalerri barruan helbide-aldaketa eskatzeko?
Etxebizitza berrian bizitzea eta adinez nagusien NAN-a aurkeztea eta adingabekoentzat famila-liburua.
Berrian beste lagun batzuk bizi badira, hauen baimena.
Helbide-aldaketa Udaltzaintzak txostena egin ondoren egiten da.
Jaiotza bat Udal Biztanleen Erroldan altan emateko zer aurkeztu behar dut?
Aita/amaren NAN-a aurkeztu behar da eta haurra izena emanda dagoen famila-liburua.
Zein dokumentu aurkeztu behar dut adingabeko bat helbidez aldatzeko?
Adingabekoaren tutoretzaren epaiaren fotokopia edo horrela behar izanez gero guraso edo tutore legalena.
Zer egin behar dut Udal Biztanleen Erroldan baja emateko?
Ez duzu zertan baja eman behar.Bajak alta eskatu diren Udaletatik egiten dira.
Zer egin behar dut hildakao bati Biztanleen Udal Erroldan baja emateko?
Familia-liburua erabiliz eman daiteke baja (bertan jasotzen da heriotza).
INE-k jakinarazten digu heriotzagatiko baja.
Zer egin behar dut bizikidetzako ziurtagri bat eskatzeko erroldatuta ez dauden pertsonekin?
Familia erroldatze txartela bizikidetzakoa ordezkatzen du. Hau dela eta erroldatuta ez badaude ez direla bizi ulertzen da, ondorioz txartel horretan agertzen direnak Udal erroldan dagoen etxebizitzan bizi direnak izango direlarik.
Zer aurkeztu behar dut izen-abizenak aldatzeko (Euskara-Gaztelania)?
Aldaketa egiteko NAN-a edo aldaketa jasota dagoen dokumentua aurkeztu behar duzu.
Zer egin behar da udalerrian behin-behingoz erroldatzeko?
Ez da posible udalerrian behin-behingoz erroldatzea