Biztanleen errolda
- Zer aurkeztu behar dut erroldatze-ziurtagiria jasotzeko?
- NAN-a aurkeztu behar duzu, honen fotokopia edo interesdunaren idatzizko baimena.
- Pertsona baten helbidea eska daiteke edo erroldatuta dagoen jakin?
- Ezin dugu datu hori eman kontsultatu nahi duzun pertsonaren NAN-aren orijinala edo fotokopia eduki gabe.
- Zer behar da udalerri barruan helbide-aldaketa eskatzeko?
- Etxebizitza berrian bizitzea eta adinez nagusien NAN-a aurkeztea eta adingabekoentzat famila-liburua.
Berrian beste lagun batzuk bizi badira, hauen baimena.
Helbide-aldaketa Udaltzaintzak txostena egin ondoren egiten da.
- Jaiotza bat Udal Biztanleen Erroldan altan emateko zer aurkeztu behar dut?
- Aita/amaren NAN-a aurkeztu behar da eta haurra izena emanda dagoen famila-liburua.
- Zein dokumentu aurkeztu behar dut adingabeko bat helbidez aldatzeko?
- Adingabekoaren tutoretzaren epaiaren fotokopia edo horrela behar izanez gero guraso edo tutore legalena.
- Zer egin behar dut Udal Biztanleen Erroldan baja emateko?
- Ez duzu zertan baja eman behar.Bajak alta eskatu diren Udaletatik egiten dira.
- Zer egin behar dut hildakao bati Biztanleen Udal Erroldan baja emateko?
- Familia-liburua erabiliz eman daiteke baja (bertan jasotzen da heriotza).
INE-k jakinarazten digu heriotzagatiko baja.
- Zer egin behar dut bizikidetzako ziurtagri bat eskatzeko erroldatuta ez dauden pertsonekin?
- Familia erroldatze txartela bizikidetzakoa ordezkatzen du. Hau dela eta erroldatuta ez badaude ez direla bizi ulertzen da, ondorioz txartel horretan agertzen direnak Udal erroldan dagoen etxebizitzan bizi direnak izango direlarik.
- Zer aurkeztu behar dut izen-abizenak aldatzeko (Euskara-Gaztelania)?
- Aldaketa egiteko NAN-a edo aldaketa jasota dagoen dokumentua aurkeztu behar duzu.
- Zer egin behar da udalerrian behin-behingoz erroldatzeko?
- Ez da posible udalerrian behin-behingoz erroldatzea