Zirkulazioaren zerga

Zer da zirkulazio zerga?
Mota honetako ibilgailuen (herri-bideetatik ibiltzekoak badira) titulartasuna kargatzen duen zerga da, ibilgailuon mota eta kategoria edozein dela ere, Zirkulazio Baimenean agertzen den helbidea udalerro honen barruan badago.

Zerga honen zergapeko dira urtarrilaren 1ean Galdakao udalerriaren barruan helbideratuta dauden ibilgailuen jabeak.,zirkulazio-baimenean horrela jasota badago. Aldi berean zergapeko dira Trafiko zuzendaritzaren aurrean matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun-agiria , edo hauen berriztatzea eskatzen dutenek, zerga honen ondorioetarako sailkapena aldatzen badute.