Mozoilo Galdakaoko taldea Bilboko aste nagusiko makailao pil-pilean lehiaketako irabazlea

2014/08/29

Bilboko Aste Nagusiko balantzeak aipamen berezia ekarri dau Galdakaorako, herriko Mozoilo taldeak makailao pil-pilean lehiaketa irabazi daualako. Izan be, sei urtez jarraian sailkapenean hobetuz ibili ostean garaipen eder hau lortu dabe.


Talde galdakoztarra ondoko lagunek osatzen dabe: Carlos Atance sukaldari nagusia, eta laguntzaileak, Lucio Gorostiaga, Jon Jauregi, Lauren Irusta,  Matxalen Ereņo, Idoia Arrese eta Amaia Loroņo, besteak beste.


Talde honek prestatutako kazola nagusitu da, guztira aurkeztu diran 80ren artean. Epaimahaiak, barriz be, lehiakide guztiek erakusitako maila altua nabarmendu eban eta horrek Mozoilo taldeak lortutako sariari balio erantsia emoten deutso.



 

Berriak

 

BOE Sustapenak
Lizitazioak
Subentzioak
bizkaia.eu