Tenp.: 23°
Sentsa. term.: 24°
Haizea: 13 km/h ESE
Udal Euskaltegiaren sarrera
2010/09/06
Galdakaoko Udal Euskaltegiak irailaren 2an irekiko du 2010/2011 ikasturterako matrikula egiteko epea. Epe hori irailaren 24ra arte (berau barne) egongo da zabalik. Matrikulatzeko ordutegia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da. Aurreko ikasturteko prezioak mantenduko dira.
Udal Euskaltegiak ikasturte honetarako duen eskaintza honakoa da:
• Maila guztiak eta EGA. Urriaren 1etik ekainaren 25era. Ordutegia: 08,00 – 10,00/ 10,00 – 12,00 / 15,00 – 17,00 / 17,00 – 19,00 / 19,00 – 21,00. Egunero bi ordu . Matrikularen prezioa: 381,62 euro.
• Neguko trinkoa EGA eta gainerako mailak. Urriaren 1etik ekainaren 25era. Egunero lau ordu. Matrikularen prezioa: 763,24 euro.
• EGA ikastaro bereziak eta HABEren mailak. Urritik ekainera. Astean bi egun. Matrikularen prezioa: 140,47 euro.
• Guraso, merkatari eta etorkinentzako taldeak. Urritik ekainera. Informazio gehiago irailaren amaiera aldera.
• Eskaeraren arabera: alfabetatze-taldeak, trebakuntza-taldeak (testu administratiboak, elkarrizketa-taldeak...). Matrikularen prezioa: 140,47 euro.
• Autoikasketa: maila guztiak eta EGA. Ikastaroak on-line edo euskaltegian bertan egiteko aukera. Urriaren 5etik ekainaren 18ra. Matrikularen prezioa: 312,50 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udal Euskaltegira (94 456 61 74).