Urretan 250 tonako garabi bategaz hasiko dira gaur estaltzeko lanak, 28 tona eta 900 metro koadroko sarea ipiniz

2016/05/26

250 tonako garabi bat Urreta HIko estalkiaren lehenengo zatia ipinten dabil gaur, haur-jolasen ingurua estaltzeko lanetan. Operazioa, arrastiko eradialdera arte luzatuko da eta obraren dimentsioaren ondorioz, espektakularidade handia hartu dau.


Zehazki, 250 tonako autogarabi batek, 45 metroko beso bategaz, patioko zoladuraren gainean muntau dan altzairuzko tutu-barren korapilozko sare espaziala jasotzen dago. Sareak 28 tonako pisua eta 900 metro koadro azalera dauka (43m x 21m).


Operazio honen ostean, estalki honen bigarren zatiko lanak burutzeko beste operazio bat etorriko da, zabuen guneko sare espaziala muntatu eta jasotzeko, ondoko ezaugarriak izango dituena:


Azalera: 194 metro koadro  (12,50 m x 15,50 m)


Pisua: 4,35 tona    4.350 Kg


Garabia: Autogarabia, 50 Tn


Bigarren estalki honen muntaian zehar, estalki nagusian txapa eta polikarbonatoak ipinteko lanak egingo dira, zutabeak forratu, argiak jarri eta zoladura bota, eskubaloiko eta minieskubaloiko pista amaitzeko.


Lehenengo estalki publiko honetak lanak, itxaroten dogu uztailaren erdi alderako amaituta egotea.

 

Berriak

 

Lizitazioak
Subentzioak
Udalekuak
Inkestak
 
Zure zain Hodei Egiluz