Berriak

IRA.7

Iazko jaietako irudia, Joseba Oruetaren eskutik
Santakurtzetan ekintza berriak iraileko hamar jaiegunei begira
Galdakaoko santakurtzak daotorren irailaren 10etik 19ra bitartean ospatuko dira eta programan jarduera berriak sartu dira, hala nola. patata-tortila txapelketa, aire zabaleko pintura txapelketa eta ondoko enkantea, altxorraren bila txapelketa, eta bilbainada tradizionalak. Jarduera batzuk gauez ...
izango dira eta gazte taldeek antolatuta egongo dira.

2010eko jaiek 330.000 euroko aurrekontua izango dute, hau da, %20 inguruko jaitsiera.

The Uski´s, Lor, Piperrak eta Gose taldeek jaietako musikaren eskaitza beteko dute Ardanza parkean gazteei zuzenduta, eta eurekin batera, herriko taldeak, Lore Beltz, Impure, Cabinet eta Woodstock Trio. Programan nobedade batzuk ere baditu, adibidez, trizikloen lasterketa, zezen suzkoa... Paella eta gozoki frijituen lehiaketa mantenduko da, baina ez gastronomikoak (marmitakoa eta bakailaoa) ezta sardina-jana ere.

Kirolak jarraituko du jaietan pilota partidu profesionalarekin, Halterofiliako XXXI. Santa Kurtze Garaikurra, Txirrindularitzako XXXIV. Santa Kurtze Sari Nagusia, hala nola Areto-futboleko Emakumezkoen Hiruarteko lehiaketa eta Viveroko igoera MTBz. Buruhaundiak bi egunetan izango dira eta Artisautza eta Nekazaritza Azoka bi jardunalditan banatuko da (larunbata eta igandea) egun bakarrekoa izan beharrean, Paopan egiten zen bezala, hala nola Tenis Clinic bat eta, nobedade bezala, Haurren Viveroko igoera MTBz DYAren alde (6-13 urte).

IRA.6

Kanpaina honen kartela
Udalak "Sexu erasorik ez" kanpaina berrargitaratuko du datozen zaindari-jaietan
Galdakaoko Udalak datorren ostiralean hasiko diren zaindari-jaietan berrargitaratuko du Udal honen Berdintasun Arloak iaz hasitako kanpaina, sexu erasorik ekiditeko helburuarekin: "Nola esan behar dizut baina?" du goiburu, esperientzia honek 2009an harrera oso ona izan ondoren. Kanpaina hau ...
oinarrituta da horren kartela jai-programan sartuz.

IRA.6

Gidari baten artxiboko irudia
Turismoentzako gidaritza eraginkorra eta ekonomikoari buruzko doako ikastaroa izango da hil honetan Galdakaon
Galdakaoko Udalak, datorren irailaren 23rako, osteguna, (euskaraz) eta irailaren 25ean, larunbata (gaztelaniaz) "Turismoentzako gidaritza eraginkorra eta ekonomikoa"ri buruzko ikastaro berria antolatu du. EVE Energiaren Euskal Erakundeak emandako trebakuntza-ekintza da. Ikastaro hauetan apuntatzeko ...
azken eguna, irailaren 16a.

Ikastaroa doakoa da eta Torrezabal Kultur Etxean emango da. Interesatuek inskripzioa egin dezaketa Galdakaoko web orrian (www.galdakao.net, "Informazio eskaera" atalaren bitartez) edo Galdakaoko Udalaren telefono ari deituta (94 401 05 00, luzapena 275). Plazak mugatuak.

IRA.6

Urretako igerileku estalien instalazioak
Urretako igerileku estaliek kirol-jarduerari berrekin diote mantenimendu-lanak amaitu ondoren
Urreta Kiroldegiko igerileku estaliek kirol-jarduerari berrekin diote, mantenimendu-lanak egin ahal izateko, uztaila eta abuztuan itxita egon ondoren. Obra hauen inbertsioa 175.000 euro ingurukoa izan da eta erabiltzaileentzat ondorio txikiena den datetan itxi dira, Elexaldeko igerileku estali ...
gabeak zabalik izatean eta abuztu guztietan hamabost egunez izaten den gledialdi teknikoa parobetxatuz

IRA.3

Goi honetan izandako aurkezpenaren unea
Hilaren 6a, astelehena, jarriko dira salgai zaindari-jai hauetarako eskupilota partidu nagusia. Hilaren 11n, larunbata, jokatuko da
Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak izan dia gaur, ostirala, Galdakaoko Udaletxean egin den aurkezpenaren protagonista gonbidatuak eta bertan iragarri denez, 2010eko santakurtzetako markoan jokatuko den eskupilota partidu nagusia, irailaren 11n, larunbata, 22:00etatik aurrera, Kurtzea ...
Frontoian izango da. Pilota jaialdi hau Adiskide Pilota Elkarteak antolatu du Udal honen lankidetzaz.

Ondoko partiduak programatu dira:

Lehenengo partidua:
Leiza eta Iza, Urrutikoetxea eta Zearraren aurka

Bigarren partidua:
Berasaluze VIII eta Ibai Zabala, Bengoetxea VI eta Belokiren aurka.

Joseba Escribano Galdakaoko Alkateak goraipatu du Aidkise klubak pilotari gazteak prestatzen betetzen duen lana: " Lan horrek nagusiki pilotari gazteak pertsona eta kirolari bezala treba daitezen inziditzen du. Adikise elkartea estreinatzen da aurten jaialdi honen antolatzaile gisa, mundu pilotazalearentzat kartel erakargarria ipiniz. Seguru gaude galdakoztar zaletuak hurbilduko dituela frontoira".

Era beraen, aurkezpenean Vidal Salcedo eta Iñaki Ibargarai izan dira, Adiskide elkaretaren ordezkaritzan. Salcedok eta Ibargaraik azpimarratu dute egindako ahalegina partidu izar hau lortzeko jai-programa barruan izatea Galdakaon "geure jaietako nortasunaren ikurra delako", nabarmendu dute.

Iza eta Urrutikoetxea pilotariek interesa erakutsi dute Galdakaoko frontoian lehiatzeko, Iza estreinatuko da bertan eta Urrutikoetxea bigarren aldiz dator, Adiskide klubean trebatu eta bigarren mailako txapelduna izan ondoren, kategoria horretan egondako lehenengo urtean.

IRA.3

Martxa zikloturista baten artxiboko irudia
Ingurumen Arloak herritar guztientzako jarduerak antolatu ditu hil honetako Mugikortasunaren Asterako
Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen edizio berria iritsiko da Galdakaora zaindari-jaien ostean, Irailak 22, "Autorik gabeko Eguna"ren inguruan, jende guztiarentzako jarduera ireki desberdinekin. martxa zikloturista Lekubasoko urtegira familientzat eta prozesu parte hartzailea, udalerriko ...
mugikortasun iraunkorraren gaia aztertzeko, dira Galdakaoko udalaren Ingurumen eta Hezkuntza eta Euskara Arloek antolatu dituzten jarduera aipagarrienetakoak.

Mugikortasunaren Asterako antolatutako jarduera-programa ondokoa da:

Irailak 16 eta 17, osteguna eta ostirala
17:00-20:00etara Horma-irudiak udal ludoteketan mugikortasun iraukorrari buruz (3-11 urte)

Irailak 21, asteartea
18:30-21:00etara Prozesu parte hartzailea Galdakaoko udalerriko mugikortasun iraunkorrai buruz (Udalsarea 21- Iraunkortasunaren aldeko Euskal Udalsarearen lankidetzaz)
Torrezabal Kultur Etxea

Irailak 22, asteazkena
17:00-20:00etara Kaleko haur jolasak: Segway (12 urtetik aurrera) eta Roller (4 urtetik aurrera)
Iturrondo plaza

Irailak 23, osteguna
16:00-20:00etara Autoentzako gidaritza eraginkorra (EVEk emandako ikastaroa)
Euskaraz
Torrezabal Kultur Etxea


Irailak 25, larunbata
10:00-14:00etara Martxa zikloturista Lekubasoko uretgiraino eta trebetasun ziklistako jokoak (Galdakao Txirrindulari Elkartearen lankidetzaz)
Irteera: Kurtzeko plaza

Irailak 25, larunbata
9:30-13:30era Autoentzako gidaritza eraginkorra (EVEk emandako ikastaroa)
Gaztelaniaz
Torrezabal Kultur Etxea

Informazioa eta inskripzioak: 944 010500 (Luzapena: 275)

IRA.3

Antzezlan honen kartela
Glu Glu konpainiak datorren irailaren 17an "Marika de playa" antzezlana dakar Torrezabal Kultur Etxera
L“Glu Glu producciones” konpainiak, datorren irailaren 17an, Galdakaoko zaindari-jaietan, "Marika de playa" antzezlana ekarriko du. Orain Donostiako ikuskizunen sailean dagoen antzezlan hau Torrezabal Kultur Etxean antzeztuko da 20:30etik aurrera, publiko orokorrarentzat 15 euro eta Torrezabaleko ...
bazkideentzat 12 euroko prezioan. Sarrerak salgai daude honezkero.

Ana Pérez-en zuzentzaritza eta Patxi Pérez eta Mila Espiga antzezleekin, obarren sinopsia ondokoa da:

"Víctor, berrogeitaka urteko gizona krisian erori da, adineko krisian, bikote krisian eta pertsona mailako krisian.

Ez du bere burua ezagutzen eta ikaraz beterik dago. Ez du bakarrik egon nahi. Víctor komentziturik zegoen zoriontsua zela baina orain ez du horren argi.

Zalantzaz betetako itsasoan, bere bikotekidearen bila doa hondartzara, behin betiko bere bizitzako amodioa izan nahi duen ala ez esan diezaion.

Baina hondartzan ez dago inor ere eta lur jota geratzen da.

Tristerik behar duen gizonaren bila doa, biboterik balu hobe. Eta aurkitu duela uste duenean, Marta, ihesi doan emakumea agertzen zaio. Marta, eguzkia lasai hartzea uzten dioten lekuaren bila dabil eta, itxuraz atsegina dirudien arren, ez du inorekin hitz egin nahi. Are gutxiago ezezagun batekin.

Bakartatearen desioa eta laguntasunaren desioa aurrez aurre egiten dute topo. Eguzki erreduren beldurrez, babes egokia ematea da onena."

IRA.1

Iazko jaien irudia
Udalak, irailaren 10-19 artean ospatuko diren 2010eko santakrutzetako jaien programa buzoneatuko du ostegun honetan hasita
Galdakaoko Udala ostegun honetan hasiko da 2010eko santakurtzetako jaien programa buzoneatzen. Santakurtzak irailaren 10ean hasi eta hil bereko 19ra arte luzatuko dira. Irailaren 6tik aurrera, astelehena, udal bulegoetan jai-programaren ale bat hartu ahal izango da .
a .

Eguraldia

Gaur
icono de tiempo eusk.
IRA. 7
Tenperatura
Max. Min.
25° 13°
Sentsa. termik.
Max. Min.
27° 12°
Haizea:
5,6 km/h WNW
Asteazkena
icono de tiempo eusk.
IRA. 8
Tenperatura
Max. Min.
21° 14°
Sentsa. termik.
Max. Min.
22° 13°
Haizea:
16,7 km/h W
Osteguna
icono de tiempo eusk.
IRA. 9
Tenperatura
Max. Min.
22° 12°
Sentsa. termik.
Max. Min.
25° 14°
Haizea:
11,1 km/h WNW
Ostirala
icono de tiempo eusk.
IRA. 10
Tenperatura
Max. Min.
26° 16°
Sentsa. termik.
Max. Min.
29° 16°
Haizea:
5,6 km/h ENE
Larunbata
icono de tiempo eusk.
IRA. 11
Tenperatura
Max. Min.
28° 15°
Sentsa. termik.
Max. Min.
31° 15°
Haizea:
11,1 km/h NE
Igandea
icono de tiempo eusk.
IRA. 12
Tenperatura
Max. Min.
19° 11°
Sentsa. termik.
Max. Min.
19° 12°
Haizea:
14,8 km/h N
Astelehena
icono de tiempo eusk.
IRA. 13
Tenperatura
Max. Min.
21° 11°
Sentsa. termik.
Max. Min.
21° 12°
Haizea:
13 km/h NNE

Gaurkotasuna

 

BOE Sustapenak
Lizitazioak
bizkaia.eu biscaytik.eu