Berriak
IRA.8

- Agente zibikoek Galdakaoko Ospitalearen inguruan laguntzen dute enplegu sustapenerako tokiko planaren barruan
- Sei pertsona hasi dira aste honetan agente zibiko lanetan Galdakaoko Ospitalearen inguruan, herritarrak ospitale barruan sartzeko baldintzak hobetzeko, baita zebrabideetan ere, barrutiko sarrera-irteeretan.
Sei pertsona hauek, Toki Garapena eta Enplegua-Behargintza Arloak, Eusko Jaurlaritzaren ...
- lankidetzaz, bultzatu duen Enpleguaren Tokiko Planaren parte dira. Era berean, beste 25 pertsona ere kontratatuko dira multiasistentziako brigada osatzeko, besteak beste, garbiketa, pintura, basoko lanak, hiri-altzarien konponketa eta mantenimendua, obra txikiak eta abar egingo dituztenak.
Galdakaoko Udalak 31 pertsona hauek kontratatu ditu 4-5 hilabeteko lan-kontratu bidez, herriko enplegua berraktibatzeko neurri gisa. Plan honek 409.254 euroko aurrekontua du.
31 pertsona hauek Epaimahai Iraunkorrak horretarako eratu duen poltsatik aukeratu ziren, hain zuzen ere, 2010. urte amaierara arte Toki Garapen eta Enplegu Bulegoak sustatu dituen programetarako sortu baitzen.
IRA.8

- Jaietako txosna gehienak Iturrondo Plazan jarriko dira aurten lehenengoz
- Galdakaoko zaindari-jaietako txosna gehienak Iturrondo Plazan jarriko dira aurten lehenengoz, orain arte Muguruko landa utziz. Ostiral honetan hasiko diren jaien edizio honetan hamar txosna egongo dira guztira.
Txosna hauek ixteko ondoko ordutegia izango dute:
Ostiralak 10, larunbatak 11 eta ...
- ostiralak 17: 06,00etara arte.
Astelehenak 13, asteazkenak 15, ostegunak 16 eta igandeak 12 eta 19: 01,00era arte.
Astearteak 14: 03,00etara arte.
Larunbatak18: Gaupasa.
Ondoko kolektiboei soilik baimendu zaie txosna jartzea:
1. Udal Erregistroetan inskribaturik daudenak.
2. Jai Batzordekideak direnak, bileren %50ean gutxienez parte hartuz eta, gainera, jai-programako ekintzaren bat antolatzen dutenak.
3. Euren helburu nagusia udalerrian kirola, kultura edo gizarteari begirako proiektuak edo programak finantzatzeko izatea, irabazi asmorik gabe aktuatuz, edota, udalaz gaindiko programak izan arren, Kultura eta Gazteria Informazio Batzordearen iritziz, udalerrirako interes soziala izatea.
4. Santakurtzetako jaiak baino lehen kanpoko jardueraren bat egina izatea.
Arau hauetan dauden debekuen artean, erabat debekaturik dago 18 urtetik beherakoei edari alkoholikoak eta tabakoa zerbitzatzea edo kontsumitzen uztea.
Musika instalazioak moderazioko irizpideekin erabili beharko dira, lenegunen bezpera guztietan bolumena jaitsiz 24:00etik aurrera. Udalak soinu-mugatzaileak instala ditzake arau hau bete dadin.
IRA.8
- Gaur, asteazkena, Elexaldeko kirol-instalazio berriak zabalduko dira jendearen erabilerarako, 09:00etatik 22:00etara
- Galdakaoko Udalak gaur, asteazkena, zabalduko ditu jendearentzat Elexaldeko kirol-instalazioak, frontoi zaharraren birmoldaketa osoa egin eta obrak hamabost hilabete iragan ondoren, 2,7 milioi euroko inbertsioarekin. Instalazio hauen inaugurazioa joan den maiatzean egin zen eta orain irekiko dira ...
- jendeak erabiltzeko, ikasturte berriaren hasiera aprobetxatuz.
IRA.7
- Galdakaok urriko lehenengo astean aurtengo Aukeren II. Azoka burutuko da aurrekoak harrera izan ondoren
- Galdakaoko udalak, Enplegua, Merkataritza eta Toki Garapen Arloaren bitartez (Galdakaoko Behargintza) eta Dendari Elkartearen lankidetzaz, datorren urriaren 1, 2 eta 3 egunetarako, aurtengo Aukeren Azokaren bigarren edizioa antolatuko du, joan den martxoan burututakoaren ondoren. Ekimen honen ...
- historian hamargarren edizioa izango dugu berau, 2005ean arrakastaz hasi eta urtero bi edizio ospatu direlarik.
IRA.7

- Santakurtzetan ekintza berriak iraileko hamar jaiegunei begira
- Galdakaoko santakurtzak daotorren irailaren 10etik 19ra bitartean ospatuko dira eta programan jarduera berriak sartu dira, hala nola. patata-tortila txapelketa, aire zabaleko pintura txapelketa eta ondoko enkantea, altxorraren bila txapelketa, eta bilbainada tradizionalak. Jarduera batzuk gauez ...
- izango dira eta gazte taldeek antolatuta egongo dira.
2010eko jaiek 330.000 euroko aurrekontua izango dute, hau da, %20 inguruko jaitsiera.
The Uski´s, Lor, Piperrak eta Gose taldeek jaietako musikaren eskaitza beteko dute Ardanza parkean gazteei zuzenduta, eta eurekin batera, herriko taldeak, Lore Beltz, Impure, Cabinet eta Woodstock Trio. Programan nobedade batzuk ere baditu, adibidez, trizikloen lasterketa, zezen suzkoa... Paella eta gozoki frijituen lehiaketa mantenduko da, baina ez gastronomikoak (marmitakoa eta bakailaoa) ezta sardina-jana ere.
Kirolak jarraituko du jaietan pilota partidu profesionalarekin, Halterofiliako XXXI. Santa Kurtze Garaikurra, Txirrindularitzako XXXIV. Santa Kurtze Sari Nagusia, hala nola Areto-futboleko Emakumezkoen Hiruarteko lehiaketa eta Viveroko igoera MTBz. Buruhaundiak bi egunetan izango dira eta Artisautza eta Nekazaritza Azoka bi jardunalditan banatuko da (larunbata eta igandea) egun bakarrekoa izan beharrean, Paopan egiten zen bezala, hala nola Tenis Clinic bat eta, nobedade bezala, Haurren Viveroko igoera MTBz DYAren alde (6-13 urte).
IRA.6
- Udalak "Sexu erasorik ez" kanpaina berrargitaratuko du datozen zaindari-jaietan
- Galdakaoko Udalak datorren ostiralean hasiko diren zaindari-jaietan berrargitaratuko du Udal honen Berdintasun Arloak iaz hasitako kanpaina, sexu erasorik ekiditeko helburuarekin: "Nola esan behar dizut baina?" du goiburu, esperientzia honek 2009an harrera oso ona izan ondoren. Kanpaina hau ...
- oinarrituta da horren kartela jai-programan sartuz.
IRA.6
- Turismoentzako gidaritza eraginkorra eta ekonomikoari buruzko doako ikastaroa izango da hil honetan Galdakaon
- Galdakaoko Udalak, datorren irailaren 23rako, osteguna, (euskaraz) eta irailaren 25ean, larunbata (gaztelaniaz) "Turismoentzako gidaritza eraginkorra eta ekonomikoa"ri buruzko ikastaro berria antolatu du. EVE Energiaren Euskal Erakundeak emandako trebakuntza-ekintza da. Ikastaro hauetan apuntatzeko ...
- azken eguna, irailaren 16a.
Ikastaroa doakoa da eta Torrezabal Kultur Etxean emango da. Interesatuek inskripzioa egin dezaketa Galdakaoko web orrian (www.galdakao.net, "Informazio eskaera" atalaren bitartez) edo Galdakaoko Udalaren telefono ari deituta (94 401 05 00, luzapena 275). Plazak mugatuak.
IRA.3

- Ingurumen Arloak herritar guztientzako jarduerak antolatu ditu hil honetako Mugikortasunaren Asterako
- Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen edizio berria iritsiko da Galdakaora zaindari-jaien ostean, Irailak 22, "Autorik gabeko Eguna"ren inguruan, jende guztiarentzako jarduera ireki desberdinekin. martxa zikloturista Lekubasoko urtegira familientzat eta prozesu parte hartzailea, udalerriko ...
- mugikortasun iraunkorraren gaia aztertzeko, dira Galdakaoko udalaren Ingurumen eta Hezkuntza eta Euskara Arloek antolatu dituzten jarduera aipagarrienetakoak.
Mugikortasunaren Asterako antolatutako jarduera-programa ondokoa da:
Irailak 16 eta 17, osteguna eta ostirala
17:00-20:00etara Horma-irudiak udal ludoteketan mugikortasun iraukorrari buruz (3-11 urte)
Irailak 21, asteartea
18:30-21:00etara Prozesu parte hartzailea Galdakaoko udalerriko mugikortasun iraunkorrai buruz (Udalsarea 21- Iraunkortasunaren aldeko Euskal Udalsarearen lankidetzaz)
Torrezabal Kultur Etxea
Irailak 22, asteazkena
17:00-20:00etara Kaleko haur jolasak: Segway (12 urtetik aurrera) eta Roller (4 urtetik aurrera)
Iturrondo plaza
Irailak 23, osteguna
16:00-20:00etara Autoentzako gidaritza eraginkorra (EVEk emandako ikastaroa)
Euskaraz
Torrezabal Kultur Etxea
Irailak 25, larunbata
10:00-14:00etara Martxa zikloturista Lekubasoko uretgiraino eta trebetasun ziklistako jokoak (Galdakao Txirrindulari Elkartearen lankidetzaz)
Irteera: Kurtzeko plaza
Irailak 25, larunbata
9:30-13:30era Autoentzako gidaritza eraginkorra (EVEk emandako ikastaroa)
Gaztelaniaz
Torrezabal Kultur Etxea
Informazioa eta inskripzioak: 944 010500 (Luzapena: 275)
IRA.3

- Glu Glu konpainiak datorren irailaren 17an "Marika de playa" antzezlana dakar Torrezabal Kultur Etxera
- L“Glu Glu producciones” konpainiak, datorren irailaren 17an, Galdakaoko zaindari-jaietan, "Marika de playa" antzezlana ekarriko du. Orain Donostiako ikuskizunen sailean dagoen antzezlan hau Torrezabal Kultur Etxean antzeztuko da 20:30etik aurrera, publiko orokorrarentzat 15 euro eta Torrezabaleko ...
- bazkideentzat 12 euroko prezioan. Sarrerak salgai daude honezkero.
Ana Pérez-en zuzentzaritza eta Patxi Pérez eta Mila Espiga antzezleekin, obarren sinopsia ondokoa da:
"Víctor, berrogeitaka urteko gizona krisian erori da, adineko krisian, bikote krisian eta pertsona mailako krisian.
Ez du bere burua ezagutzen eta ikaraz beterik dago. Ez du bakarrik egon nahi. Víctor komentziturik zegoen zoriontsua zela baina orain ez du horren argi.
Zalantzaz betetako itsasoan, bere bikotekidearen bila doa hondartzara, behin betiko bere bizitzako amodioa izan nahi duen ala ez esan diezaion.
Baina hondartzan ez dago inor ere eta lur jota geratzen da.
Tristerik behar duen gizonaren bila doa, biboterik balu hobe. Eta aurkitu duela uste duenean, Marta, ihesi doan emakumea agertzen zaio. Marta, eguzkia lasai hartzea uzten dioten lekuaren bila dabil eta, itxuraz atsegina dirudien arren, ez du inorekin hitz egin nahi. Are gutxiago ezezagun batekin.
Bakartatearen desioa eta laguntasunaren desioa aurrez aurre egiten dute topo. Eguzki erreduren beldurrez, babes egokia ematea da onena."
Eguraldia
- Gaur

IRA. 9
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
20,4 km/h NW
- Ostirala

IRA. 10
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
9,3 km/h E
- Larunbata

IRA. 11
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
9,3 km/h N
- Igandea

IRA. 12
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
14,8 km/h N
- Astelehena

IRA. 13
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
11,1 km/h NE
- Asteartea

IRA. 14
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
11,1 km/h NE
- Asteazkena

IRA. 15
-
Tenperatura
Sentsa. termik.
- Haizea:
11,1 km/h ENE